viernes, 22 de febrero de 2013

KIROL HEZITZAILEA ETA KALITATEZKOA TAILERRA ZUMAIAN

Edozein kirolen irakaskuntzan, ez genuke eduki fisiko-tekniko-taktiko-psikologiko jakinetara mugatu behar, hortik haruntzago joan behar duen prozesua baita. Haur eta gazteekin ari garenean, haur kirolariaren heziketa osoa da garrantzitsuena, kirolekoa baina batez ere hezkuntza eta gizalegezko baloreak irakastearena.

Oraingo honetan tailer berri bat emango dugu Zumaian Martxoaren 14ean, osteguna, arratsaldeko 18:30etan.
Oraingo hau ez futbolera mugatuko, kirolari buruzkoa izango da, orokorrean. Hortaz, kirolean haurrekin diharduten kirol hezitzaile, entrenatzaile eta gurasoei deialdia zabaltzen dizuegu hurbildu zaitezteten.
Tailerraren helburuak eta edukiak, jarraian dituzuenak izango dira:

"Kirol hezitzailea eta kalitatezkoa euskaraz lantzeko tailerra"

HELBURUAK

Eskola Kiroleko kirol hezitzaileak eta kirol elkarteetan haurrekin diharduten entrenatzaileak
entrenamendu egokiak sortzeko eta emateko prestatzea.
Haurrak kirolaren bidez motibatzeko estrategiak ezagutaraztea hezitzaileei eta entrenatzaileei.
Kirola heziketa tresna gisa erabiltzeko baliabideak eskaintzea.

EDUKIAK
  •       AURKEZPENA
  •      KIROL ENTRENATZAILEA-HEZITZAILEA EREDU
  •       ENTRENAMENDUAren GARRANTZIA: Planifikazioa, metodologia. Oinarrizko           kontzeptuak.
  •       ENTRENAMENDU SAIO EGOKIAK PRESTATZEKO GAKOAK: Teoria eta praktika
ZERTARAKO SORTU DUGU TAILERRA
Kirolaren oinarriak haurrei modu hezitzaile eta dibertigarrian irakasteko. 
Kirolaren bidez benetan balio hezitzaileak irakasteko.
Kirolaren bidez haurren ezaugarri fisikoak lantzeko.
Kirolari haurrari pentsaraziz irakasteko. 

NOLAKOA IZANGO DA TAILERRA?
2 ordu  eta erdiko tailerra
Ariketa eta adibide praktikoen bidez
Modu parte-hartzailean
Norberak etxera eramateko ariketak eta estrategiak proposatuz

NORENTZAT
Eskola kirolean aritzen diren teknikari eta entrenatzaileentzat.
Kirol eskoletako entrenatzaileentzat
Guraso elkarteentzat.
Orohar, haurraren kirolaren bidezko heziketan interesa duen edonorentzat.