Oraingo honetan tailer berri bat emango dugu Zumaian Martxoaren 14ean, osteguna, arratsaldeko 18:30etan.
Oraingo hau ez futbolera mugatuko, kirolari buruzkoa izango da, orokorrean. Hortaz, kirolean haurrekin diharduten kirol hezitzaile, entrenatzaile eta gurasoei deialdia zabaltzen dizuegu hurbildu zaitezteten.
Tailerraren helburuak eta edukiak, jarraian dituzuenak izango dira:
"Kirol
hezitzailea eta kalitatezkoa euskaraz lantzeko tailerra"
HELBURUAK
Eskola Kiroleko kirol hezitzaileak eta kirol elkarteetan
haurrekin diharduten entrenatzaileak
entrenamendu egokiak sortzeko eta emateko
prestatzea.
Haurrak kirolaren bidez motibatzeko estrategiak ezagutaraztea
hezitzaileei eta entrenatzaileei.
Kirola heziketa tresna gisa erabiltzeko baliabideak eskaintzea.
EDUKIAK
- AURKEZPENA
- KIROL ENTRENATZAILEA-HEZITZAILEA EREDU
- ENTRENAMENDUAren GARRANTZIA: Planifikazioa, metodologia. Oinarrizko kontzeptuak.
- ENTRENAMENDU SAIO EGOKIAK PRESTATZEKO GAKOAK: Teoria eta praktika
ZERTARAKO SORTU
DUGU TAILERRA
Kirolaren oinarriak haurrei modu hezitzaile eta dibertigarrian
irakasteko.
Kirolaren bidez benetan balio hezitzaileak irakasteko.
Kirolaren bidez haurren ezaugarri fisikoak lantzeko.
Kirolari haurrari pentsaraziz irakasteko.
NOLAKOA IZANGO DA
TAILERRA?
2 ordu eta erdiko tailerra
Ariketa eta adibide praktikoen bidez
Modu parte-hartzailean
Norberak etxera eramateko ariketak eta estrategiak proposatuz
NORENTZAT
Eskola kirolean aritzen diren teknikari eta entrenatzaileentzat.
Kirol eskoletako entrenatzaileentzat
Guraso elkarteentzat.
Orohar, haurraren kirolaren bidezko heziketan interesa duen edonorentzat.
Orohar, haurraren kirolaren bidezko heziketan interesa duen edonorentzat.
No hay comentarios:
Publicar un comentario