jueves, 10 de enero de 2013

FUTBOL ENTRENATZAILEENTZAT FORMAZIO SAIOA

Fubolaz Blai-ko aurkezpenerako idatzi genuen: "gure helburua futbolaren formazioan kalitatezko egitasmoak sustatzea izango da, bai haurrekin eta baita entrenatzaileekin ere." Futbolaren kalitatezko irakaskuntzan sinisten dugu eta helburu horretan laguntzeko formazioa ezinbestekoa dela iruditzen zaigu. 


Futbolaren irakaskuntza, gainera, uste dugu ezin dela eduki fisiko-tekniko-taktiko-psikologiko jakinetara mugatu, hortik haruntzago joan behar duen prozesua baita. Haur eta gazteekin ari garenean, jokalariaren heziketa osoa da garrantzitsuena, futbolekoa baina batez ere hezkuntza eta gizalegezko baloreak irakastearena.
Urtarrilaren 26an tailer bat prestatu dugu Donostiako Kiroletxean. 

Entrenatzailea hezitzaile gisa ulertzen baitugu.


"Futbol hezitzailea eta kalitatezkoa euskaraz lantzeko tailerra"

HELBURUAK

  • Eskola Kiroleko kirol hezitzaileak eta futbol elkarteetan haurrekin diharduten entrenatzaileak entrenamendu egokiak sortzeko eta emateko prestatzea.
  • Haurrak futbolaren bidez motibatzeko estrategiak ezagutaraztea hezitzaileei eta entrenatzaileei.
  • Futbola heziketa tresna gisa erabiltzeko baliabideak eskaintzea.
EDUKIAK
AUR
AURKEZPENA
KIROL ENTRENATZAILEA-HEZITZAILEA EREDU
ENTRENAMENDUAren GARRANTZIA: Planifikazioa, metodologia. Oinarrizko kontzeptuak.
FUTBOLEKO ENTRENAMENDU SAIO EGOKIAK PRESTATZEKO GAKOAK: Teoria eta praktika
ZERTARAKO SORTU DUGU TAILERRA
  • Futbolaren oinarriak haurrei modu hezitzaile eta dibertigarrian irakasteko. 
  • Futbolaren bidez benetan balio hezitzaileak irakasteko.
  • Futbolaren bidez haurren ezaugarri fisikoak lantzeko.
  • Futbolean haurrari pentsaraziz irakasteko. 
NOLAKOA IZANGO DA TAILERRA?
  • 2 ordu  eta erdiko tailerra
  • Ariketa eta adibide praktikoen bidez
  • Modu parte-hartzailean
  • Norberak etxera eramateko ariketak eta estrategiak proposatuz
NORENTZAT
  • Eskola kirolean aritzen diren teknikari eta entrenatzaileentzat.
  • Futbol eskoletako entrenatzaileentzat
  • Guraso elkarteentzat.
NON, NOIZ?
  • Urtarrilaren 26an goizeko 10:30tatik 13:00tara
  • Anoeta Estadioko Kiroletxean Atano III aretoan.
IZENEMATEAK
  • futbolazblai@gmail.com helbide elektronikoan Izen Abizenak bidaliz.
  • PREZIOA: DOHAINIK

No hay comentarios:

Publicar un comentario